XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KONTZEPTUAK SEKTORE PUBLIKOABerezitasun horiek bi
b) Euskadiko Komunitate Autonomoko Sektore Publikoan.
Euskal Sektore Publikoa, Euskadin ematen diren antolamendu politikoko maila desberdinei dagozkien
Euskadiko Komunitate Autonomoko Sektore Publikoa, bere aldetik, osatzen dute: a) Euskadiko Komunitate Autonomoko Administrazio Orokorrak.
b) Euskadiko Komunitate Autonomoko Erakunde-Administrazioak, hau bere aldetik besteok osatzen dutela: 1. Zuzenbide publikoaren arabera eraentzen diren Komunitateko Erakunde-Enteek; Organismo Autonomoak deitzen zaie hauei.
2. Funtsean zuzenbide pribatuaren arabera eraentzen diren Komunitateko Erakunde-Enteek; bi motatakoak izan daitezke hauek: - Zuzenbide pribatuko Ente Publikoak.
- Sozietate Publikoak.
Jaurlaritzaren erantzukizuna da Euskadiko Komunitate Autonomoko Sektore Publikoaren Aurrekontu Bateratua elaboratzea, eta berori Parlamentura aurkeztea informazio-dokumentu bezala.
1986rako Aurrekontu Orokorren Lege-Proiektua prestatu zen egunean, Sektore Publiko hori osatzen zuten enteak honela xehekatuak geratzen ziren: 1. Komunitate Autonomoko Administrazio Orokorra (Parlamentua, Jaurlaritza, Lan-Harremanetarako Kontseilua, Kontseilu Ekonomiko Soziala, Kooperatiben Kontseilu Gorena).
2. Zuzenbide publikoaren arabera eraentzen diren Komunitateko Erakunde-Enteak: a) Administrazio-Organismo Autonomoak: - Osakidetza-
- Euskal Ikastolen Erakundea-
- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea-
- Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Sortaraztekoa eta Euskaltegiak Araupetzezkoa-